Jimmy Chin argazkilari estatubatuarraren irudiak izango dira metroan ikusgai.
Berea da zinemaldiaren aurtengo edizioko kartelaren irudia, eta Bilbon izango da
jaialdiko egunetan.

Guztira 24 argazki izango dira ikusgai zazpi geltokitan, azaroaren 6tik abenduaren 31ra arte.

Jimmy Chin eskalatzaile, mendizale, eskiatzaile, zinema zuzendari eta argazkilariak hainbat espedizio gidatu ditu mundu osoan, eta entzute handiko argitalpenetan eman ditu argitara bere lanak, hala nola National Geographic aldizkarian.

Ikus-entzuleek MENDI FILM FESTIVAL zinemaldiaren seigarren edizioan aurkituko dutenaren aurrerapena dira bere argazkiak: arriskuko kirolak, natura, abentura eta emozioa.
Metro Bilbaok mendiko irudi ikusgarriak erakutsiko ditu hainbat geltokitan, mendi film festival zinemaldiaren atariko.