• Bezeroek berretsi dute Bizkaiko garraio publikoaren ardatz gisa.
• 1995etik hona 65.688.621 kilometro egin ditu, ibilgailu pribatuetako 921.000.000 bidaia saihestuz.

Azaroaren 11n 11:00etan inaugurazio-bidaiari ekin zion Bilboko metroak Moyuako geltokitik Sarrikoraino. Hiru kilometro eskaseko bidaiak bizitza irauli zigun. Herritarren gogotik ospatu zuten arian-arian gure egunerokoan txertatu den eta jada “geure” dugun metroaren hasiera hura. Kontuan hartu behar da gazte askok, bezeroen % 6, betidanik ezagutu dutela metroa.

Oso urtebetetze berezia da hau, adinez nagusi izatera helduko garenez gero. Gure gizartean adin horretan norbereren ekintzen arduradun izateko heldutasuna iristen dela uste da. Eta Metro Bilbaok bete du sortu zenean Bizkaiko garraio publikoaren ardatz izateko jarria zuen helburua. Izan ere, gure lurralde historikoan garraio publikoan egiten diren bidaien erdia baino gehiago metroz egiten dira.

18 urte hauetan 65.688.621 kilometro egin ditu Metro Bilbaok, hots, metroko trenek 171 bider ibili dute Lurretik Ilargira dagoen tartea.
Astelehenean, azaroak 11, 18 urte beteko dira Bilbon metroa
abiatu zenetik.