Bilbo, 2014ko otsailak 6

Metro Bilbaok 87.133.034 bidaia bildu ditu adin-nagusitasunera heldu den urtean, 2012an baino % 0,55 gutxiago, alegia. Datua mugikortasuna oro har jaitsi den inguramenduan kokatu behar da: garraio publikoa Bizkaian % 1,44 jaitsi da 2012ren aldean, krisi ekonomikoaren ondorioz, langabezia hazi eta kontsumoa murriztu direnez gero. Gainera, 2012 bisurtea izan zen eta 2013an egun bat gutxiago zegoen zenbatzeko. Metroa sendo dabil Bizkaiko garraioaren ardatz izaten, kuota apur bat hobetu baitu, herritarrek erabiltzen duten garraio publikoaren % 52tik gora bereganatuta.

Bidaiarien datua hiriarteko trenaren arduradunek 2012ko martxoan, konpainiaren aurrekontuak onartu zituztenean egindako aurreikuspenak baino apur bat, % 0,36, gehiago izan da.

Horregatik, bidaiarien azkeneko kopuruak ez du eragin negatiborik izan hiriarteko trenaren kontuetan. Alde horretatik metroak 2013a % 85,15eko estaldura-indizearekin (diru sarrerak gastuen aldean) itxi du urtea. Sozietateak 1.050.000 € gehitu ditu sarrerak, hasierako aurreikuspenak baino % 2,04 eta 2012an baino % 1,8 gehiagorekin, alegia. Gastuen kapituluan, hiriarteko trenak nabarmen aurreztea lortu zuen 2012aren aldean: 487.000 € energian (% -5,88), 340.000 merkataritza-gastuetan (% -41,78%), 118.000 aholkularitzetan (% -18,79) eta 250.000 beste gastu arrunt batzuetan (% -14,81). Bestalde, metroko instalazio eta trenen mantentze- eta zaintza-lanetara bideratutako funtsak aurreko urtean baino 1.200.000 € gehitu ziren 2013an, zehazki, % 8,92. Era berean, garbiketa eta segurtasunera bideratutako gastuak 147.000 € igo ziren, % 1,6, hain zuzen.

Hona hemen iazko beste datu esanguratsu batzuk:

Geltoki erabiliena, estreinakoz, Moyua izan zen. 6.189.00 bezero izan zituen. Atzetik gertu Indautxu, 6 milioi bidaiari baino gehiagorekin.

Urtarrila izan zen bidaiari gehien ibili zen hila: 7.963.909.

Abando-Santutxu bidaia ohikoena, 711.774 joan-etorri. eta, ondoren, Zazpi Kaleak – Santutxu, 650.483 eta Moyua-Santutxu 592.924.

C guneko bezeroak ere gehitu dira (Larrabasterra, Sopela, Urduliz edo Plentzia jatorri edo helmuga duten bidaiariak), 27.383 gehiago, hots, % 0,8.

Ordu tarte jendetsuenei dagokienez, azpimarratu eguerdiko puntako ordua finkatu dela,13:30 eta 15:30 artean, arratsaldeko puntakoaren kaltetan. Bezeroen bidaia-ohituretan izandako aldaketak berresten du egokia izan dela hiriarteko arduradunek 2014an maiztasunak aldatu eta herritarren eskarira egokitzeko eta aurreko zuzendaritzak murriztutako maiztasunak berreskuratzeko hartutako erabakia.

Ariz (2.007.223) eta Basauriko (1.291.853) geltokiek erabilera finkatu dute, bien artean 3 miloi bidaiari baino gehiago erregistratuta.

Txartelen erabilerari dagokionez, Creditrans-ek segitzen du (orain Barik-en barruan) erabiliena izaten, 46.615.789 balioztapenekin, hots, guztien % 53,5.

Bestalde, aparkalekuen erabilera ere gehitu da. Etxebarriko geltokiaren ondoan dagoen aparkalekuaren kasuan, 2012an baino % 5,25 gehiago erabili da, 102.136 ibilgailu aparkatu baitira han. Leioako geltokiaren ondoan dagoen aparkalekuak 87.276 ibilgailu zenbatu ditu, aurreko urtean baino % 2,14 gehiago.

Bezeroen iritzia

Bezeroek ere ondo iritzi diote metroari, garraiabide publiko oso ontzat jota, 10etik 8,06 punturekin, aurreko bi urteetako joera aldatuz 8tik gorako batez besteko nota berreskuratuz. Garbitasuna (8,67), lastertasuna (8,24) eta puntualtasuna (8,12) dira kalifikaziorik altuena lortu duten itemak. Hiriarteko trenaren bezeroen % 89 harro dago metroaz.

Aurtengoari, 2014, begira

Metro Bilbaok lanegunetako 9:30 – 15:30 arteko zerbitzuaren maiztasuna hobetu zuen urtarrilaren 10etik aurrera. Orain enborrean ordu tarte horretan 3 minutuko maiztasunak daude eta 6 minutukoak adarretan. Gogoratu 9:30etik 15:30era bitartean egunero, batez beste, 116.000 joan-etorri izaten direla; horiek dira, hain zuzen, maiztasun berrien onuradun zuzenak.

Otsailaren 1etik bezeroen arretarako bulegoen ordutegiak ere hobetu dira. herritarren beharrak hobeto asetzeko. Astelehenetik ostiralera Zazpi Kaleetako bulegoa 12 orduz etengabe irekiko da, 8:00etatik 20:00etara. Gainerako hiru bulegoak, San Inazio, Areeta eta Ansio, 9:00etatik 19:30era egoten dira zabalik. Berria eta garrantzitsua da, halaber, galdutako gauzei buruz galdetzeko telefonoa sortu dela: 944254040.

Kabiezesen inaugurazioa da 2014ko mugarri esanguratsuena. 2 lineako amaierako geltoki berriak 17.

• Bizkaiko garraio publikoaren kuotaren % 53 lortu du metroak hemezortzi urte bete dituen urtean.
• Enpresak % 85,16ko estaldura-indizearekin amaitu du urtea, 2012an baino 1.050.000 € gehiagoko diru sarrerekin.