Bilbo, 2014ko uztailaren 10a.

Portugalete eta Abandoko geltokietako sarrerak nazioarteko folklorez jantziko dira bihartik aurrera. Portugalete eta Euskadiko Folklore jaialdiaren barruan dagoen “The folk faces” izeneko argazki erakusketa da. Aurten jaialdiaren 40. edizioa da. Zalantzarik gabe, argazki handi eta koloretsu horiek nazioarteko dantza lehiaketa iragartzeko modu ona dira. Lehiaketa Portun hasiko da, uztailaren 20an. Gainera, egunero metroan dabiltzan bidaiarientzako interesgarria da.

Oraingo honetan, 2011ko erakusketan agertu ez ziren 26 aurpegi berri egongo dira ikusgai. Urte horretan ere formatu berean jarri ziren. ELAI ALAI elkartea da Folklore Jaialdiaren antolatzailea eta oraingoan ere Metro Bilbaorekin bat egin du Jaialdia bera eta Folklorea herritar guztiei helarazteko, bereziki metroaren erabiltzaileei; kasu honetan, Abando eta Portugaleteko geltokietan.

Metro Bilbao 2009an hasi zen Portugaleteko kultur jarduera garrantzitsu honekin kolaboratzen. Bihar Asier Bastidaren proiektu artistiko baten zati den “The folk faces” argazki-erakusketa jarriko du ikusgai. Gaur arte, 25 herrialde baino gehiagoko dantzari eta musikariak pasa dira artistaren kameraren aurretik eta lau urtez arduratu da folklore jaialdiko protagonistei argazkiak egiteaz.

Asier Bastida argazkilari profesionala Leioakoa da eta lotura handia dauka Elai Alai dantza taldearekin. Asier ziur dago herrialdeen nortasuna beren erroak, ohiturak eta kultura mantentzeko gaitasunaren araberakoa dela eta hori da “The folk faces” proiektuaren oinarria.

Portugalete eta Euskadiko Nazioarteko Folklore jaialdiaren 40. Edizioko gainerako ekitaldiak uztailaren 20an hasiko dira. Bereziki aipatu nahi dugu herrialde bisitariak 21ean eta 24an arituko direla Portugaleten; nabarmentzekoa da ere uztailaren 27ko Munduko Dantzak ikuskizuna. Jarduera horien aurkezpena uztailaren 17an izango da.

5 kontinenteetatik

Portugaleteko Folklore Jaialdiaren 40. edizioa uztailaren 20tik 31ra egingo da. Musika, kantu eta dantza folkloriko tradizionalaren munduko 260 pertsonatik gora bilduko dira. Elai Alai talde anfitrioiarekin batera, leku hauetako gonbidatuak izango dira: Iparraldeko Osetia, Hegoafrika, Txina, Polonia, Costa Rica eta Aragoi. Guztien artean musika eta kolorez beteko dituzte Portugaleteko eta Euskadi osoko 20 herritik gorako kaleak.

• Elai Alai Kultur Elkarteak Portugaleten antolatzen duen jaialdian parte hartuko duten musikari eta dantzarien hogeitasei argazkiz osatuko da erakusketa.
• Bihar inauguratuko da, ostirala, eta abuztuaren 4ra arte egongo da ikusgai.
• “THE FOLK FACES” bildumako argazkiak Asier Bastidarenak dira.