Bilbo, 2014ko azaroaren 20a.

Metro Bilbaok, kalitatearekiko konpromisoari eutsiz, 1996tik inkesta bat egiten du urtero, garraio publikoa erabiltzen duten pertsonen iritzia jakiteko. 2014an lortutako emaitza 8,16 puntuko da, 10en gainean, eta 2013an lortutakoa gainditu du. Horrek erakusten du urte horretan hasi zen goranzko joera, hainbat urtetan batez besteko puntuazioa zortzitik beherakoa izan ondoren.

Izan ere, erabiltzaileen ustez, Metro Bilbaok 10 ataletan gainditzen du zortziko nota. Horien artean daude honakoak: garbitasuna, bai trenena, baita geltokiena ere, hori izan baita beti bezeroek ondoen baloratutakoa: 8,61 eta 8,72 punturekin hurrenez hurren; erosotasuna bidaiaren itxaronaldian: 8,04 punturekin; arintasuna: 8,23 punturekin; puntualtasuna: 8,19 punturekin; eta segurtasuna, sarbideetan eta tren eta geltokietan (8,03, 8,01 eta 8,03 punturekin). Horiek dira ondoen baloratutakoak. Era berean, aipatu behar da Bezeroen arretak jasotako puntuazioa, inoiz baino altuagoa: 8,12 puntu. 2012an 7,75 puntu lortu zituen eta 2013an 7,87. Joera goranzkoa egon da, beraz, aurtengo 8,12ko puntuaziora heldu arte.

Inkesta horiek 1996tik egiten dira, eta ezinbestekoak dira konpainiaren ahaleginak bezeroen eskaeretara bideratzeko. Horregatik, galdetegian baloratzeko gai berriak gehitzen doaz, teknologia berriek hobekuntzarako aukerak ematen dituzten heinean. Azken urteotan adierazle berriak sartu dira teknologia berrien ezarpenean erantzun on bat emateko. Horrela izanik, 2013an Barik txartelaren inguruan galdetzen hasi zen eta aurten ere puntuazioa hobeto da, 8,02 puntura helduz.

Lagina 2.000 inkesta ingurukoa da eta landa-lana aurtengo urriaren amaieran egin zen. Galderak egiteko orduan erabiltzen den metodologia hauxe da: metroko bezero guztien ezaugarri orokor batzuk dituzten pertsonak hautatzea, modu proportzionalean.

STIGA Txostena

Era berean, orain dela gutxi Stiga enpresak argitaratutako estatu mailako Hiri Garraioaren Sektoreko Txostenaren arabera, Metro Bilbao Garraio Publikoko enpresarik onena da estatu mailan.

Sektoreko txosten horren bidez etengabe ebaluatzen dira hautemandako kalitate-mailak eta ondoreak: fideltasuna (erabiltzen jarraitzen dutenak erabiltzeari uzten dionenen aldean), eta preskripzioa (gomendatzeko asmoa).

Horrela, Metro Bilbaok puntuazio hauek lortu ditu: 8,8 irudian, 8,725 emandako zerbitzuan, 8,750 erabileraren fideltasunean, eta 8,75 preskripzio bermean.

STIGA enpresak Zerbitzuaren Kalitatearen eta Bezeroen Asebetetzearen arloan neurketak egiten ditu, eta sektoreko txosten propioak lantzen ditu hiru hilero.
• 2013tik gero eta hobeto baloratzen dute bezeroek Metro Bilbaoren kalitatea.
• Bezeroaren Arretari dagokionez jasotako puntuazioa nabarmendu behar da, metroaren historian altuena: 8,12 puntu.
• STIGA enpresa independenteak landutako Bezeroen Asebetetze Indizearen arabera, Metro Bilbao Garraio Publikoko enpresarik onena da estatu mailan.