Bilbo, 2014ko abenduak 23

Metro Bilbaok gaur estreinatuko du geltokietan Interneterako wifi konexioa emateko proiektu pilotua.

WifiNova enpresarekin akordioa egin eta gero, behar diren teknologia ezarpen guztien ondoriozko kostua bere gain hartuz, hiriarteko trenak wifi konexioa eskaintzen du gaurtik aurrera San Mameseko nasetan. Apurka beste geltoki batzuetara hedatuz joango da datorren uda baino lehen guztira 10era zabaldu arte.

Metro Bilbaori inolako kosturik ekarriko ez dion proba pilotu hau ezinbestekoa da wifi konexioak guztiz hedatu aurreko urrats gisa, metroko bezeroen beharrak ase eta zerbitzu teknikoa bermatuko bada.

Konexioa doan izango da, datu tarifarik kontratatuta izan beharrik gabe edo operatzaileen geltoki barruko estalduraren menpe egon barik, gaitutako geltoki bakoitzeko egunean 15 minutuz, zerbitzua asteko edo hileko abonuarekin luzatzeko aukerarekin.

Wifinova Bizkaiko enpresa bat da, eskarmentu handikoa Euskadin sarbide publikoetan wifi sareak kudeatzen. Iaz, 2013an, 10 milioi sarbide baino gehiago kudeatu zituen eta 2014an 50 milioiak gainditzea espero du.

• Gaurtik aurrera WIFI konexioa erabilgarri egongo da San Mameseko geltokiko nasetan.
• Datozen 6 hilabeteetan apurka gehituz joango da sareko geltokien % 25era hedatu arte.