Bilbo, 2015eko martxoak 3

Metro Bilbaok bat egiten du aurten ere Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin geltokietan 500 kartel inguru jarriz, euskaraz eta gaztelaniaz. Nasak berdintasunaren balio soziala azpimarratu nahi duen kanpainaren erakusleiho bihurtuko ditu horrela.

Berdintasunik ez izateak kostu humano, sozial eta ekonomikoak ditu. Izan ere, berdintasuna ona da pertsona bakoitzaren garapenaren zein gizartearen aurrerapenaren ikuspegietatik.

Leloa “Goazen elkarrekin berdintasunaren bidaian /Acompáñanos en el viaje hacia la igualdad ” metroko geltokiietako informazio-paneletan dago gaurtik, martxoak 3.

Metro Bilbaok konpromiso etengabea du berdintasunarekin. 2014ko azaroaren 19an Emakundek urtero antolatzen duen Berdintasun Gunean parte hartu zuen. Bus ibiltaria Areatzan aparkatuta egon zen, eta han eman zuen hitzaldia, “Praktika onak emakumeak tradizioz gizonezkoak bete dituzten lanpostuetara heltzeko. Metro Bilbaoren kasua”. Gizonezkoen inguruak nagusi diren beste enpresa batzuei emakumeei lanpostu batzuetarako ateak irekitzeko ideiak eta irtenbideak proposatu zizkien. Metro Bilbaok lanpostu teknikoetarako barruko lanpostu-sustapenetan aplikatzen dituen neurriak azaldu ziren, besteak beste.

•500 bat kartel egongo dira metroko sareko informazio-euskarrien erdigunean
•Aurtengo leloa ““Goazen elkarrekin berdintasunaren bidaian /Acompáñanos en el viaje hacia la igualdad” da.