Bilbo, 2015eko azaroak 26

GKE batzuek salgai jarriko dituzte beren produkturik onenak hainbat kausa altruistatarako dirua biltzeko. Metro Bilbaoko V. Elkartasun Azoka bihar, ostirala, inauguratuko da 10etan eta igandean, azaroak 29, 15:00etan itxi.

Beste edizioetan bezala, irabazi asmorik gabeko elkarteek standak ipini eta, gainera, jarduerak antolatuko dituzte, hala nola, esku-bizikleta zirkuitua, aurpegi margotzeak eta Barakaldoko andaluziar etxekoen ekitaldiak zuzenean. Metro Bilbaok doan lagatzen du espazioa eta bateria eroangarriak eta selfie makilak zozkatuko ditu hara joaten direnen artean.

GKE hauek egongo dira “Fundación Deporte Integra” eta “Aldeas Infantiles”, Iberdrolako boluntariotzaren laguntza duen “Iberdrola errefuxiatuekin” programaren babesa izan duena, adingabe errefuxiatuentzako eskola eta harrera proiektuen bidez dirua biltzeko, “Uno de los Nuestros”, animalia abandonatuei laguntzeko dirua ateratzeko, “Kale Dor Kayiko” ijito herria laguntzeko, “Fundación Adsis” ,“Equimercado” bidez bazterketa egoeran dauden pertsonak integratzeko elikagai eta kosmetiko ekologikoak salduko dituena, eta “Asebi”(Arantza Bifido eta Hidrozefalia) merchandising gauzak salduko dituena

Azoka Ansioko geltokiko Bezeroen Arretako bulegoaren ondoan egongo da. 580 metro karratu dira eta erakunde horientzako dirua biltzeko utziko dira. Ordutegia azaroaren 27 eta 28an 10:00 – 14:00 eta igandean, azaroak 29, 10:00 – 15:00 izango da.

• Ansioko geltokia elkartasun, jolas eta jardueraz beteko da igandeko, azaroak 29, 15:00 arte.
• Metro Bilbaok doan lagatzen du espazioa eta bateria eroangarriak eta selfie makilak zozkatuko ditu hara joaten direnen artean.