Bilbo, 2015eko abenduak 2

Metro Bilbaok Euskararen Eguna ospatuko du bihar euskararen ikaskuntzan eta erabileraren normalizazioan aurrera egiteko Metro Bilbaok duen borondatea, gogoa eta konpromisoa agertzea helburu duen kanpaina baten bidez.

Hori dela eta, geltokietako informazio euskarri guztietan “Nik<img style="width: 28px; height: 14px;" alt="" src="https://www.metrobilbao.eus/system/attachments/12661/original/bihotsa.j…” leloa daraman kartela ipini da. Halaber, txartelentzako 25.000 zorro inguru banatuko ditu kanpainaren lelo berarekin.

Aurten, erakunde-adierazpenaren esanetan, Euskararen Egunak euskaldun berriak omendu nahi ditu, "jarraitzeko eredu" gisa "adibide direlako bai euskaldun hiztun direnentzat bai ez direnentzat" eta "euskal hizkuntza bizirauteko bermea" direlako. Euskal Autonomia Erkidegoko euskaldunen % 42a euskaldun berriak dira. Metro Bilbaok filosofia hori islatu nahi du “Erre Produkzioak” antzerki taldearen antzezpenen bidez, geltokiak zein trenak girotuko baitituzte umorezko antzezpen txikiekin.

Azkenik, Metro Bilbaok, aliantzen atalaren esparruan, webgunean eta Facebooken zabalduko ditu metroaren ibilbidea pasatzen den udaletan Euskararen Eguna ospatzeko programatuta dauden ekintzak, bezeroen artean sustatzeko helburuz.
• "Erre Produkzioak" antzerki talde euskaldunak antzezpen ibiltariak egingo ditu geltokietan euskaldun berriei omenaldia eginez.