Bilbo, 2015eko abenduak 15

Gaurtik aurrera, Metro Bilbaok desfibriladoreak ipiniko ditu sareko geltoki guztietan.

Duela urtebete Abando, San Inazio, Barakaldo, Santurtzi, Areeta eta Algortan, 6 geltokitan ipini ziren eta gaur hasi eta abenduaren 29ra arte sare osora hedatuko dira. Abenduaren 30ean Metro Bilbaoren 41 geltokietan egongo dira desfibriladoreak erabilgarri.

Desfibriladore berriak sinpleak dira, edonork erabiltzeko modukoak, Metro Bilbaoko langile zein bezeroek. Erdiautomatikoak dira eta telelaguntza eskaintzen dute 24 orduz, geokokapena GPS bidez, diagnostiko automatikoa eta sorospen automatikoa mugikortasunez. Desfibriladoreak tresna paregabeak dira biziak salbatzeko, eta 112 larrialdi zerbitzuak aktibatzean desfibriladore erabilgarri eta eraginkorra berehala eskura izatea bermatzen dute.
• 2014ko abenduan sareko sei geltokitan ipini ziren desfibriladoreak.
• Gaurtik aurrera gainerako geltokietan ipiniko dira, % 100 osatu arte