Bilbo, 2016ko otsailaren 8a

Maiatzetik aurrera eskuratutako emaitza onei esker, Metro Bilbaok 87.535.815 bidaiarekin eta balantze positiboarekin itxi du urtea, hala enpresak zituen aurreikuspenei dagokienez (%0,44ko gorakada), nola iazko urteko baliozkotze kopuruari dagokionez (+%0,16). Zehatzago esanda, 2014an baino +138.421 bidaia gehiago zenbatu dira aurten eta urte hasieran aurreikusitakoak baino +380.234 balioztatze gehiago egin dira.

Bi urtez jarraian (2012 eta 2013) baliozkotze kopuruak behera egin ondoren, 2014 urtean bidaia kopuruak gora egin zuen berriro. 2015eko zifrei esker goranzko joera hori finkatzea lortu zen, are gehiago kontuan izaten badugu 2015 urtean 2014an baino lanegun bat gutxiago egon zela.

2015 urteko beste datu adierazgarri batzuk:

• Urte osoan gehien erabili den geltokia Moyua izan da, guztira 6.220.196 bezerorekin (%7,11), eta horren atzetik Indautxu izan da, 6.184.740 bidaiarekin (%7,07).

• Urria izan da balioztatze gutxien izan dituen hilabetea: 7.960.273 bidaia.

• Gehien erabili den ibilbidea Abando-Santutxu izan da (734.191 desplazamendu) eta, bigarren postuan, Casco Viejo-Santutxu (634.525).

• Joan-etorri handieneko ordu-tarteei dagokienez, nabarmentzekoa da bidaia bolumen handiena eguerdiko puntako orduetan gertatzen dela, 14:00ak eta 15:00ak bitartean, baita goizeko orduetan ere, 8:30ak eta 9:30ak bitartean.

Bezeroen balorazioa

Bezeroek oso balorazio positiboa egiten diote Metrori garraio publiko gisa. Metro Bilbaok bezeroen artean urtero egiten duen kalitate-inkestan, bezeroek “oso ongi” altua ematen diote, bataz beste 10etik 8 baino emaitza handiagoa jasota. Aipamen berezia merezi du geltoki zein trenen garbitasunak, puntualtasunak eta segurtasunak.

Halaber, bezeroaren iritziz, Metro Bilbaok estatu osoko garraio publikoko enpresa lider izaera berretsi du 2015 urtean. Kontsumitzailearen Asebetetzeari buruzko Stiga Indizearen arabera, bezeroek ondoen baloratutako enpresa izaten jarraitzen du Metro Bilbaok, 10etik honako puntuazioak jasota: 8,9 irudian; 8,6 zerbitzuan; 8,5 fideltasunean; eta 8,9 preskripzioan. Azpimarratzekoa da, “bezero konprometituak” parametroan, aztertutako 21 azpisektoreen artean (garraioa, banka aseguruak, hotelak, elikagaien banaketa, ur-, gas-, elektrizitate-horniketak, moda...) Metro Bilbao dela enpresa lider absolutua.

Azkenik, OCU kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeak (esparru pribatuan dihardu eta 300.000 bazkide baino gehiago ditu) estatu mailako garraio publikoari buruzko inkesta bat egin zuen 2015ean. Horren emaitza gisa, ondorioztatzen da, orokorrean, Bilboko garraio publikoak eta, bereziki, Metro Bilbaok puntuaziorik onenak jasotzen dituztela. Hala, “merituaren saria” jaso dute biek, rankingean lehendabiziko postua betetzeagatik.

Urtebeteko Wifia

2015 lehenengoz bete da urte osoa Wifirekin geltokietan. Libre eta doan eskani da konexioa, Premium ere bai, 10 geltokitan. Egunean batez beste 11.646 sartze eta hilean 350.000ra iritsita, urtea 3.111.906 konexiorekin amaitu da.

Gehien erabiltzen dutenen adina 25 eta 34 urte artean dago. Horien artean % 52,3 emakumeak eta % 47,7 gizonezkoak. Konektatutako tresnetatik % 92 smartphoneak, % 5 tabletak eta % 3 PCak izan dira.

Zerbitzuak metroaren zain zauden bitartean konektatzen uzten du, eta harrera ona izan du metropoliko trenaren bezeroen artean.
• Maiatzetik aurrera lortutako emaitzak onak izan dira eta horri esker urtea positiboan itxi dugu, 2014 urtean baino 138.421 bidaia gehiagorekin.
• Bezeroek "oso ongi” altua ematen diote Metro Bilbaoren zerbitzuari.
• Urtebeteko wifia Metro Bilbaoren 10 geltokitan.