Bilbo, 2016ko abuztuaren 10a.

Hurrengo astelehenean, abuztuaren 15ean, Begoñako Basilikarako ohiko erromesaldia ospatuko da.  Metro Bilbaok parte-hartzaileei gomendatzen die Alde Zaharreko geltokiko Mallonako igogailua ez erabiltzeko eta Santutxuko geltokira joateko, Zabalbideko irteerara. Sarbide horrek eskailera mekanikoak ditu.

Neurri horren bitartez, Alde Zaharreko geltokia eta Mallona lotzeko igogailuetan sor litezkeen ilara eta itxaronaldiak saihestu nahi ditu. Izan ere, haietako baten motorra konpontzen ari da, eta igogailu bat bakarrik dabil.

Horregatik, Metro Bilbaok jakinarazten dizue Mallonako igogailuen erabilera murriztuta egongo dela, eta Basilikara joango direnei Santutxuko geltokia erabiltzeko gomendatzen die, Zabalbide kaleko irteera hain zuzen (bai joateko bai itzultzeko).  Sarbide horretatik eta Mallonako igogailutik Basilikara antzeko distantzia dago, 8 minutu inguru.

Santutxuko geltokian, Zabalbideko irteeratik bi ibilbide daude Begoñako Basilikara oinez joateko:

1-    Mazustegi kaletik, pertsona guztientzat.
2-    Zumalakarregi etorbidetik, baina bertan eskailera batzuk daudenez, mugikortasun urriko pertsonek ezin dute erabili.

Metro Bilbaok informatzeko baliabideak ezarriko ditu bi ibilbideen berri emateko, liburuxkak, geltokietako kartelak, webgunea eta Facebooka erabilita.  Halaber, informaziorako langile gehiago egongo dira Alde Zaharreko eta Santutxuko geltokietan.

field_imagen_press
Ascesor de Mallona - Mallonako igogailua
Resumen

• Pilaketak eta itxaronaldi luzeak saihestearren, Mallonako igogailuak murriztuta daudenez, Santutxuko geltokiko Zabalbideko irteera erabiltzea gomendatzen da.
•Bi geltokiak, Santutxu (Zabalbideko sarbidea) eta Alde Zaharra (Mallonako sarbidea), antzeko distantziara daude Begoñako Basilikatik: oinez 8 minutura gutxi gorabehera.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación