Bilbo, 2016ko azaroaren 24a

Metro Bilbaok bat egin du emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horretarako, hainbat ekintza bideratu ditu, gizartean daukagun arazo horren inguruan metroko bezeroak kontzientziatzeko.

Horrela izanik, kartelak jarri dira geltokietako nasetan, eta horietan aurten aukeratutako leloa irakur daiteke: "Noiz arte? Emakumeen kontrako eraso gehiagorik ez".

Txarteletarako zorroak banatuko dira, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean egindakoak.

Bestalde, argazki-lehiaketa bat antolatu da, lelo honekin: "Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu". Jarraitzaile guztiek edo Metro Bilbaoren Facebook orriarekin bat egiten duten guztiek parte hartu dezakete. Argazki-lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke bihartik aurrera: www.facebook.com/metrobilbao/. Animatu eta parte hartu.

• "Noiz arte?. Emakumeen kontrako eraso gehiagorik ez". Hori da aurten aukeratutako leloa, eta geltoki guztietako informazio-euskarrietan egongo da ikusgai.
• Metro Bilbaok argazki-lehiaketa bat ere antolatu du Facebook bidez, "Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu" esaldiari irudiak jartzeko.