Bilbo, 2017ko apirilak 4

Euskal Autonomia Erkidegoaren erakundeen ardurapean trengintza eta tren-garraio publikoa lanbide dugun Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren  eta Metro Bilbao elkarlanean hasi ginen, ELHUYAR eta CAFekin batera, gure jardun-eremuko hiztegia bateratu eta lau hizkuntzatan (eu, es, en, fr) herri osoaren esku jartzeko. Iazko uztailean aurkeztu eta sareratu genuen: TRENGINTZA HIZTEGIA (www.trenhiztegia.eus).

Hortik euskararen bidean aurrerantzean elkarrekin jarduteko konpromisoa hartu dugu, soinez soin lan egitearen onurez eta aberastasunaz jabetuta.

Metroaren 3. Linea irekitzeko ateetan, inoiz baino lotura estuagoz eta lotune gehiagoz arituko garen unean, euskararen bidaian geltokiz geltoki aurrera elkarrekin egin nahi hori irudikatzeko parada ezin hobea eman digu KORRIKAk. Martxoaren 30etik apirilaren 9ra, Otxandiotik Iruñerako bidea egingo du, lelo honekin: BAT+ZUK. Euskotrenek lehenengo egunean Gasteizen egin zuen bere kilometroa.

Apirilaren 6an Bilbon izango dugu. Trengintza eta euskararen alorrean batera  joan nahi dugula erakusteko, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren eta Metro Bilbaok kilometro bat egingo dugu Matikon, Moraza plazatik abiatu eta Udaletxeraino, eta Bilboko Udalari emango diogu lekukoa: BAT+GUK

1824 kilometroa
Lekukoa hartzeko tokia: Tiboli kalea, Moraza plaza
Ordua: 19:28

Animatu eta parte hartu!!!
Eman hauspoa euskarari!: BAT+ZUK! BAT+GUK!

field_imagen_press
Korrika20
Resumen

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación