Bilbo, 2017ko ekainak 29

Arazoak hautemateko algoritmo inteligenteetan oinarritutako ebakuazio-sistema aurreratu batek ekitaldi eta leku publiko masiboak, adibidez, metro-geltokiak, kirol-esparruak, aireportuak, larrialdiak daudenean, % 25 azkarrago ebakuatzen lagunduko du, eVACUATE proiektuari esker.

Ekimena 2014an abiatu eta joan den hilean amaitu zen. Europar Batzordearen 13 milioi euro baino finantzazio handiagoa izan du. Proiektuan zortzi herrialdetako (Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Alemania, Holanda, Belgika, Grezia eta Espainia) hogei bat erakundek, enpresa, unibertsitate eta ikerkuntza-zentro, osatutako partzuergoak hartu du parte.

Maiatzaren 4ko goizaldean egin zen proiektuaren azken proba pilotua San Mames metro-geltokian. Ebakuazio-ariketetan proiektuan ari diren erakundeetako 30 langilek eta 60 boluntario inguruk hartu zuten parte. Egoera ezberdinetako antzezpenak egin ziren benetan gerta daitezkeenak irudikatzeko eta garatutako teknologiak ingurune errealetan balioztatzeko.

Emaitza nabariak

Proiektuak sistema inteligentea garatzea ekarri du, datuak jasotzeko azkeneko soluzioak, arazoak hautemateko eta datuak aztertu, kudeatu eta erabakiak hartzeko algoritmoak, gertakariak hautemateko eta teknologia altuko kamerak (kamera termikoak eta hiper-espektrukoak).

Probatu diren algoritmoak hainbat neurri parametrizatzen dituzten tresnak dira, besteak beste, mugimendu arraroak edo adierazpen-keinuak, sistemari larrialdi batetik irteteko ebakuazio-biderik azkar eta seguruena modu autonomoan erabakitzen uzten dioten adierazle gisa erabiltzen dituztenak.

Bideo-zaintzako kamerei eskeri, sistema gai da leku batean dauden pertsonen mugimenduak eta keinuak identifikatu eta interpretatzeko, eta alarma-egoerak hautemateko, ebakuazio-protokolorik egokiena abiatuko bada- Horrela, atera beharreko jendearen portaeraren jarraipena egiten du, informazio hori partekatu eta segurtasun-langileak pertsona horiek dauden tokiraino gidatzen ditu.

Gainera, larrialdi batean gertatzen diren aldaketetara egokitzeko gai ere bada plataforma, adibidez, sute bat azkar zabaltzen bada, eta gertakariaren informazioa unean bertan eman eta une garrantzitsuetan zer erabaki errazten du. Era berean, sistemak seinale-elementu dinamikoak kokatzen ditu ebakuazio-bideetan, harrapatuta dauden pertsonak irteerarik onenera gidatzeko.

Proposamen handiguratsu honek jendea ateratzeko denbora laburtu eta, gainera, arrisku-guneak saihesten eta ateratako jendea beti salbu izaten laguntzen du.

• Europako eVACUATE proiektuaren xedea azpiegitura handietako ebakuazio-prozesuak optimizatzea da.
• Metro Bilbaoko San Mames geltokia teknologia hori probatzeko haututako azpiegituretako bat izan da.
• Ekimenaren emaitza larrialdi batetik irteteko biderik azkar eta seguruena modu autonomoan erabakitzen duen algoritmoetan oinarritutako plataforma da.