Bizkaia, 2018ko ekainaren 6a.

Metro Bilbaoko Moyuako geltokia jatetxeen galeria bat bilakatuta esnatu da. Muntaketa konplexu baten beharra izan duen argitaragabeko ekintza bat izan da, The World´s 50 Best Restaurants gertu dagoela iragartzen duena; Bizkaiak 2018an etxean hartuko duen ekitaldi handietako bat.

Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua eta Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari kudeatzailea transformazio errealista ikustera hurbildu dira lehenengo orduetan. Bizkaiko Foru Aldundiak, nazioarteko ekitaldi gastronomikorik handienetariko baten anfitrioi gisa jarduten duenak, Metro Bilbao erakundearekin elkarlanean gauzatu ahal izan du ekimena.

Bart gauean zehar 60 pertsonako talde bat erloju kontra aritu da lanean Moyuako geltokiko nasen erabateko eraldatzea gauzatu ahal izateko. 2.800 kilo materialen lekualdatzea eta horren muntaketa 6 ordu eskasean gauzatu zen, azken konboia erdiguneko geltokitik pasatu zenetik, goizean zerbitzu berri bat martxan jarri denera arte.

Gaurtik aurrera eta ekainaren 20ra arte, Moyuako geltokia erabiltzen edo zeharkatzen dutenak harrituta geldituko dira lurraldeko sukalde eta aretoetan inspiratutako jatetxe ezberdinen birsortzearekin. Hori guztia posible egiteko, beharrezkoak izan dira 790 m² PVC inprimaketa eta 300 m² binilo.

The World´s 50 Best Restaurants

Gastronomiako Oscarrak izenez ezagutzen diren sariak Euskalduna Jauregian banatuko dira datorren ekainaren 19an, eta nazioarteko sukaldaritza eremuko chef, sukaldari, kritikari, kazetari eta iritzi-lider onenak erakarriko ditu lurraldera.

Ekitaldia ekainaren 16an hasiko den jardueren agenda ofizial baten amaierako puntua izango da. Aipaturiko datan, lehenengo parte-hartzaileak lurraldera iristen hasiko dira. Ekainaren 17an, Basque Culinary Centerren joerei eta #50BestTalks berrikuntza gastronomikoei buruzko konferentziak egingo dira. Hurrengo egunean, ekainaren 18an, Guggenheim Museoan, edizio honetarako berariaz diseinatu den ekimen bat izango da, artea eta gastronomia elkartuko dituena. Gau horretan bertan, Atxondoko harana Chef´s feast (chefen otordu tradizionala) ekitaldiaren eszenatokia izango da. Antolatzaileek aukeratu dute Bizkaiko landa-paisai idilikoa chefak euskal gastronomiarekin eta Bizkaiko eta Euskadiko produktu onenekin gozarazteko.

field_imagen_press

Resumen

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Metro Bilbaoren ekintzak datorren ekainaren 16an izango den ekitaldia hurbildu nahi die herritarrei. Ekitaldi horrek munduko chef, kritikari eta kazetari gastronomiko onenak bilduko ditu Bizkaian.
Imanol Pradalesek eta Eneko Arruebarrenak gau bakar batean erabat itxuraldatua izan den geltokia bisitatu dute. Muntaketa konplexu horretarako, 60 pertsona aritu dira lanean eta 300 m²-tik gora binilo erabili dituzte.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación