Bilbo, 2018ko irailak 7

Bilboko Trenbide-lagunen Elkarteak erakusketa jarri du Metro BIlbaon, estreinako, eratu zeneko 60. urtemugaren harira. Horretarako 1958an “Compañía Internacional de Coche Cama” konpainiaren jatetxe-bagoian eratu zeneko geltokia hautatu du.

Gaur goizean Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusi Eneko Aurrebarrenak eta Bilboko Trenbide-lagunen Elkarteko Presidente Kepa Elejostek argazki-erakusketa inauguratu dute Abando metro-geltokiko Vialia ahoko korridorean.

Erakusketak hamar paneletan tren historikoen irudiak, hala nola, 1862ko “Guipuzcoa” lurrunezko makina, Balmaseda lineako tren historikoa, "Izarra” eta “Artola” tren-makinak, 1957ko “Billard” tren automotorra, baita urte luzez hiriko garraio publikoaren ikurretako bat izan zen “Azulito” ere. Erakusketa irailaren 21era arte egongo da ikusgai.
• Erakusketak elkartea duela 60 urte eratu zela gogoratzen du.
• Argazkiak irailaren 21era arte egongo dira Abando geltokian.