Bilbo, 2019ko otsailaren 7an

ASPANOVASek, Bizkaiko haur eta nerabe minbizidunen gurasoen elkarteak, hogeita hamar urteetan zehar minbiziaz gaixo egon diren adingabe eta haien familien alboan egindako ibilbidea ezagutarazteko sortu duten argazki erakusketa ibiltaria aurkezten du Metro Bilbaon. Erakusketa Metro Bilbaoko Indautxuko Urkijo sarbidean zintzilik egongo da otsailaren 1tik 28ra, hurrengo hilabeteetan beste geltokietara mugitzeko aukera egonik.

30Urte+ izenburupean, Meraki Estudioko Naiara Gallego argazkilaria eta Lorea Espada diseinatzailearen elkarlanari esker sortutako erakusketak, haur eta nerabeen eta haien senideen alboan, arlo eta programa bakoitzean, ASPANOVASek egunero aurrera eramaten dituen ekintzak biltzen ditu. Era berean, helburua gaixotasuna gainditze prozesuan mediku tratamendu arlotik kanpo gelditzen diren familien beharrizanak eta zaintzak agerian uztea da.

ASPANOVAS elkartea,  aurten bere 30. urteurrena ospatzen duena, 1989. urtean jaio zen, garai horretako gurasoek haien seme-alaben gaixotasunaren inguruan zeuden beharrizanak eta zailtasunak nabaritu ondoren: “Guraso talde baten elkartzea eta ASPANOVAS sortzearen erabakiari esker, gaur debuta egiten duten familiek hainbat zerbitzu eta arretei sarbidea izan ahal dute. Guzti hori, enpatia eta lan taldean aritzeri esker, zalantzarik gabe elkartearen nortasunaren adierazgarri dena”, azaltzen du Ainhoa Fernandezek, ASPANOVASeko koordinatzaileak.

Handik aurrera,  txikien eta gazteen eguneroko bizitza eramangarriago egiteko eta haientzako inguru aproposa eraikitzeko, gizarte hezitzaileak, psikologoak, pegogoak eta boluntarioak jardunean egon dira,  haiek zein haien senideek gizartearen beroa sentitu dezaten.

Haur Minbizidunaren Nazioarteko Eguna 2019

Hurrengo ostiralean, otsailak 15, Haur Minbizidunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haur minbiziak kaltetutako pertsonei hitza eskaintzeko xedearekin. 30Urte+ aurkezteaz gain, ASPANOVASek, urtero bezala, topaketa bat antolatuko du Gurutzeko Unibertsitate Ospitalean eta NIÑOS CON CANCER, estatuko haur minbizidunen gurasoen federazioak sortutako kanpainan hartuko du parte.

Laguntzaileak:

- Metro Bilbao
- Lorea Espada (Diseinatzailea eta marrazkilaria)
- Naiara Gallego (Argazkilaria-Meraki Estudio)
- ASPANOVAS-eko familiak, bazkideak eta boluntarioak.
- ASPANOVASeko teknikariak
- Irrikiclown
-Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Pediatriako Unitateko osasun langileak.

field_imagen_press
Erakusketa Exposición Aspanovas
Resumen

•ASPANOVASeko erakusketa otsailean egongo da ikusgai Metro Bilbaoko Indautxuko geltokian, Urkijo sarbidean.

•Gaixotasuna gainditze prozesuan mediku tratamendu arlotik kanpo gelditzen diren familien beharrizanak eta zaintzak agerian uztea du helburu erakusketa honek.

•Otsailaren 15an gaixorik dauden adingabeen eta bizi dirauten gazteei omenaldi egingo zaie, Haur Minbizidunaren Nazioarteko Egunean.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación